miércoles, 21 de marzo de 2007

TENTSIOA

Hauteskundeetarako bi hilabete eskas geratzen diren honetan giro politikoa geroz eta krispatuagoa dago, tentsioa geroz eta nabarmenagoa da. Ea eredu hau hartzen duten gure politikoek ere...

lunes, 19 de marzo de 2007

MUNDUA

Unibertsoko zati guztiak batera ezagutzea ezinezkoa da. Prozesua geldoa eta mantsoa da. Horregatik, apurka apurka eta zatiz zati hasi beharra da dena aztertzen. Horretarako, oinarrian pentsaera ideologiko desberdinaduten iturri informatiboetara jotzea oso garrantzitsua da.
Eskuineko zutabean daude hauteskundeei tarte berezia eskaini dieten prentsak. Hala eta guztiz ere, artikulu desberdinetan iturri desberdin eta anitzak sartzen saiatuko naiz.
Hasiera emateko, hauteskunde hauetako talde desberdinei hasierako bistazoa botako diegu, ezagutzen joaten hasteko edota gure botoa nori eman aukeratzen hasteko bada ere.

HAUTESKUNDEEN GERTURATZEA

2007ko hauteskundeen prozesua aztertzen hasi baino lehen, horrelako nahas masa ikeragarria aurkituko dugula argi izan behar dugu. Horregatik, ahalik eta datu objektiboenak eta fidagarrienak aurkezten saiatuko naiz, iritzi eta pentsakera guztiei, datu unibertso honetan kabida emanaz. Gero norberak atera ditzala bere ondorioak.

lunes, 12 de marzo de 2007

LEHEN ARTIKULUA




Aurtengo ikasturtean blogger bat egitea egokitu zaigu. Egia esan behar badut ere, sekula bat egitekoa naiz, baina saiatuko naiz!


Nik aukeratu dudan gaia 2007ko udal hauteskundeak izan dira. Interesgarria iruditu zait, alor pertsonalean eta interneten egon daitekeen informazio pilarekin loturak egiteko.

Beraz, ahalik eta ongien egiten saiatuko naiz, ez baita erreza norberak dauzkan ideia politikoak alde batera utzi eta ahalik eta objektiboen jokatzen, batez ere gure herria bezelako lurralde batean. Horrexegatik, pazientzia handiz eta ongi janda gomendatzen dizut hastko irakurtzen bertako informazioa! On egin!