sábado, 9 de junio de 2007

BAKE PROZESUA KOLOKAN

Hauteskundeak igaro osteko ekaitza oraindik baretua ez zenean, E.T.A.-k, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, martxoaren 22tik indarrean zegoen su-eten iraunkorra bertan behera uztea erabaki du.
2007ko apirilaren 8an Garak E.T.A. erakundeari eginiko elkarrizketan, aurrez ikusten zen prozesua iada blokeatua zegoela. Barajasko atentatua horren seinaletzat hartu zitekeela zioten.
Honek, egoera politikoa guztiz aztoratu du, erabaki politiko desberdinak hartu dira Espainiako Gobernutik horren seinale. Alde batetik denok gogoan dugun Iñaki De Juana preso politikoa berriro kartzeleratzea. Hasieran uste zenaren aurka, ordea, ez dio gose greba berri bati ekinen. Bestalde, Arnaldo Otegiren kartzeleratzea ere erabaki politikotzat hartu daiteke.
Gauzak horrela, ez da erraza izanen bakeprozesuarekin aurrera jarraitzea.

domingo, 3 de junio de 2007