miércoles, 30 de mayo de 2007

HAUTESKUNDEAK IRAKURRIZ

Hauteskundeak igaro eta egun batzuk geroago datu pilaketa masibo hori errealitatean nola isladatuko den argi eta garbi ikusteko egunkari desberdinen orrialde berezietara jotzea komenigarria dela pentsatzen dut, atzean ideologi politiko desberdina duten egunkari desberdinak konparatu eta hauetan agertzen diren datuak aztertzeko.
Askotan, datu berdina izanagatik, datua emateko moduak, datu desberdina ematen ari zaizkigula pentsaraztea ekartzen baitu.
Euskal Herrian bizi dugun egoera politiko berezia dela eta, askoz gehiago nabarmentzen da egunkari bakoitzaren atzeko interes politikoak zer nolako eragina duen, egunkari horrek berria ematerako orduan.

lunes, 28 de mayo de 2007

GOGOETA EGUNA

Atzoko datu mordoak utzitako nahas masa pixka bat argitzeko asmoz, Berria egunkarira jo dugu datu zehatzen bila. Honako emaitza hauek aurkitu ditugu bertan:
Bizkaiko Batzar Nagusietan EAJk irabazi du, PSEk Gipuzkoan, PPk Araban, eta UPNk Nafarroako Parlamentuan. Bestalde, UPNk alkatetza gal dezake Iruñean, PPk galdu egin du Gasteizen, PSEk eutsi egin dio Donostian, eta EAJk Bilbon. Gipuzkoan EAJ nabarmen jaitsi dela esan dezakegu eta ANV izan da bigarrena botoetan. Nafarroan, NaBaik aldaketa eragin du. Hernani, Arrasate, Bergara, Pasaia, Leitza, Ondarroa eta gutxienez beste 42 udaletan irabazi du EAE-ANVk.
Orain aurkitu ditzakegun datu objektiboak dira horiek. Dena dela, oraindik ikusteko dago bertatik aterako diren koalizioek eduki dezaketen eragina.

lunes, 14 de mayo de 2007

KASU BEREZIAK

2007KO HAUTESKUNDEAK
PPk aginduko du Lizartzan eta Elduainen botoen %5 lortuz gero
2007/05/08

ANVren eta ASren zerrendak baliogabetzeak aurrekaririk gabeko egoera sor dezake historikoki ezker abertzaleak gobernatu duen Gipuzkoako hainbat herritan. Adibidez, Elduain eta Lizartzan zerrenda bakarra egongo da: PPkoa.
Oraindik itxaron egin beharko da Auzitegi Konstituzionalak zer erabakitzen duen ikusi arte, baina oraingoz, ANVren eta Abertzale Sozialisten zerrendak baliogabetzeak egoera harrigarriak sortu ditu historikoki ezker abertzaleak gobernatu izan duen Gipuzkoako hainbat herritan. Elduainen eta Lizartzan, adibidez, zerrenda bakarra egongo litzateke, PPkoa, eta boto gutxi beharko dituzte alkatetza lortzeko.

Euskadiko PPk baieztatu du Lizartza eta Elduain bezalako herrietan botoen %5 lortzen badute (legeak aurreikusten duen gutxieneko kopurua ordezkaritza izateko) Udalaren agintea hartuko dutela.

Alkatetza horiek beste bi zerrendak legez kanpo utzi dituztelako irabaziko balituzkete ere hartu egingo omen lukete boterea, Carmelo Barrio Euskadiko PPren idazkari nagusiaren iritziz, "demokratikoa" bailitzateke horrela jokatzea.

Zuriz bozkatu

Hauteskunde Legeak aurreikusten duenez, herri batean zerrenda bakarra badago baina horrek ez badu "baliozko" botoen %5 lortzen, Udala alkaterik gabe geratzen da. Hori gerta liteke, adibidez, boto zuriak badaude. Hau da, Lizartzan, adibidez, PPk 10 boto izango balitu (duela lau urte bezala), baina 191 boto zuri egongo balira, ez luke PPk irabaziko. Hala gogorarazi du Eusko Alkartasunak. Horixe da EAk udal horietan hartu behar duen jarrera eta ezker abertzaleari gauza bera egiteko eskatu dio.

Gero, ikusi egin beharko da zer gertatzen den Irura bezalako Udaletan, zerrendak baliogabetu ondoren PSE eta PP bakarrik geratu baitira.

Altzon, berriz, zerrenda bakarra zegoen hasieran, 'Altzolanean' independenteak, baina Auzitegi Gorenak baliogabetu ondoren, une honetan ez dago zerrendarik udal hauteskundeetarako.

Elduain

Tolosaldeko herri horretako 235 biztanleetatik 188k botoa emateko eskubidea izango dute datozen udal hauteskundeetan. Baina zerrenda bakarra dago, PPkoa. Auzitegi Gorenak baliogabetu egin ditu ANVren eta Abertzale Sozialisten zerrendak. Eta EAJk, 2003an ezker abertzalearen zerrenda legez kanpo utzi ondoren azken lau urteetan gobernatu duen alderdiak, aurtengo hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki du.

Bittor Muñagorri Elduaingo alkateak "sinesgaitzat" jo du gertatzen ari dena, kontuan izanda, gainera, PPk herri horretara aurkeztu duen zerrendako burua Madrilen bizi dela.

Lizartza

Egoera antzekoa da Lizartzan. PPren zerrenda bakarrik dago, ANVrena eta ASrena baliogabetu ondoren. Hemen ere EAJk ez aurkeztea erabaki du. Joseba Egibarrek hartu zuen orain lau urte alkatetza ezker abertzalearen plataforma ilegalizatu ondoren, baina ez ditu gauzak "erraz" izan denbora horretan.

SEGIREN OHARRA

Oraindik, 25urte azpiko gazteok ez dugu sekula hauteskunde demokratikorik ezagutu
Segi Gazte Erakundearen oharra:
Erabaki honek prozesua zapuztu eta gerra egiteko erabakia erakusten du. Erabaki honen arrazoia, Gobernuak lau herrialdeak batuko dituen marko demokratiko baten osaketari eta marko honen erabakitze ahalmenari beldur diolako da. Beldur diolako alderdi guztien proiektu politiko guztiak oinarri demokratiko berdinetan lehiatzeari. Badakitelako jendartea espekulazioaz, korrupzioaz, eredu neoliberal eta sistema kapitalistaz nazkaturik dagoela. Jendartea EHri egokituriko eredu sozialista eraikitzeko desiratzen dagoela. EHren independentzia eta sozialismoaren aldeko proiektu politikoaren alde milaka herritar batzen duen herri mugimendu indartsu eta osasuntsua dagoela. Honen bestez, kontziente dira lau herrialdeak batuko dituen behin-behineko marko demokratikoaren erabakitze ahalmenaren bidez EHren independentzia eta sozialismoa segituan lortuko dugula.
Horregatik ez gaituzte herritarron batasuna osatzen dugun ezker abertzaleari instituzioetara bueltatzen utzi nahi. Instituzioetara bueltatu ezkero prozesu demokratikoaren mesedetan atzera bueltarik ez luketen pausoak ematea lortuko dugulako.
Horretarako, gobernuaren jokaldia, ezker abertzalea ahuldu eta PNV/EAJrekin eginiko hitzarmenaren bidez, beste iruzur berri bat inposatzea du helburu. Iruzur berria inposatzeko estrategia ezker abertzalea instituzioetatik kanpo izanik aurre ikusi dute PSOE eta PNV-k. Josu Jon Imazen azken hilabeteetako adierazpenek aditzera eman duten moduan. Lehenik Zapaterorekin eskuz esku Batasuna hauteskundeetan egoteko, zer egin behar duen badakiela esanez eta gainerakoa erdigune politikoan kokatzeko estrategia aspergarriak direla zioen. Eta orain berriz, hauteskundeetan ez joatea biktimaren estrategia garatzeko aurre ikusia zutelako dela.
Etsaien estrategiaren garapenean, errepresioa berriro ere funtsezko tresna da. Batetik eztabaida politikoa baldintzatzeko. Hau da, gatazka gaindituko duten autodeterminazio eta lurraldetasun eskubideen oinarriei heldu beharrean gatazkaren ondorioak diren atxiloketa, presoak, torturaz? hitz egiteko. Bestetik ezker abertzaleak ahultasunetik, iruzurra onartu besterik ez duen testuingurura eramateko. Eta azkenik su-etena = bakea terminoen eskema egonkortzeko. Horregatik dabiltza ezker abertzalea indarkeriaren eztabaidan zipriztintzetik itotzen ahalegintzen, partiduen legea tresna demokratiko gisa saldu eta erantzukizuna ETA zein Batasunaren bizkarrean kokatzen.
Baina herritarron begietan, urte luze hauetan ikusi behar eta pairatu behar izan ditugun instituzioen debekuekin, komunikabideen itxierarekin, alderdi politikoen lege kanporatzearekin; azken batean independentzia eta sozialismoaren proiektu politikoa defendatzeagatik, oraindik ere milaka euskal herritar espetxeratuak direnean partiduen legea tresna demokratikotzat ikustarazten ahalegintzea sinestezina zaigu. Oraindik harrigarriagoa zaigu, urte hauetan zehar Partiduen legearen estrategia errepresiboaren antzutasuna agerian utzi ondoren, berrikitan buruturiko sinadura bilketaren goranzko joera ikusita legez kanporatzearekin tematurik jarraitzea. Noiz eta ezker abertzaleak EHrekiko duen konpromisoagatik, prozesu demokratikoa bultzatzeko borondatearekin, aitzakiekin amaitu asmoz , Zapaterok deklarazio instituzionalaren bidez galdegin zuen moduan, Batasunak izena aldatu eta ASB aurkeztu duenean. Eta orain zein da arazoa?
Partiduen legea egoera ez demokratikoaren estremoa bada ere, 30urte azpiko gazteok ez dugu herri honetan demokraziarik sekula ezagutu. Duela 30urte inposaturiko estatutua bozkatzerik izan ez genuen eta oraindik ere frakaso horren ondorioak pairatzen gabiltza. Hori nahikoa ez eta estatutua aldatu nahian haiek deitzen dituzten hauteskunde demokratikoetan azken bost urteetan ere milaka gaztek askatasunez bozkatzerik izan ez dugunean. Oraindik, 25urte azpiko gazteok ez dugu sekula hauteskunde demokratikorik ezagutu!!
Erabaki hau atzerapauso nabarmena da.
Sufragio unibertsala ez izatea ez demokratikoa delako. Herri sektore baten ordezkariak onartu gabe prozesu demokratikoa eraikitzea ezinezkoa delako. Alderdi politikoen arteko elkarrizketa eta akordioaren bidezko eskema negoziatzaileari muzin egiten diolako. Ondorioz guztion artean dagoeneko adosturiko anoetako metodoa baztertzen duelako. Lurraldetasun eta autodeterminazio eskubideei muzin eginez bakea lortzea ezinezkoa delako. Duela 18 urte Argelen gatazka termino militarretan konpontzea ezinezkoa zela guztiok ikasi genuelako.
Honen bestez, erabaki honek gobernu espainiarraren gerla hautua erakusten du. Segi gazte erakundetik argi dugu zorigaitzeko testuinguru baten aurrean aurkitzen bagara ere, herritarrok iraganeko irakaspenetik badakigu gatazka politiko eta armatuaren soluzioaren oinarriak eta horretarako metodoak zeintzuk diren. Autodeterminazio eta lurraldetasun eskubidea. Elkarrizketa eta akordioa.
Jakinik PNV/EAJ eta Gobernu espainiarrak jendartearen gehiengoaren aurkako politikak bideratzerik izango ez dutela, gure herriaren eta herritarren sinesmenetik irabazteko gai garela argi izan behar dugu. Horregatik ezin dugu EHko gatazka politiko eta armatua gainditzeko aukera historikoa zapuzten utzi. Herri indarraren aktibazioaren premia ezin bestekoa izango da prozesu demokratikoaren garapenean. Hitz egiten hari badira konponduko dute bezalako sentipenak baztertu eta parte hartze zuzenerako unea da. Honen bestez, lege kanporatzeen erasoen aurrean, neurri bereko erantzuna ematea ezinbestekoa zaigu. Konponbiderako borondatea azalduz, baina herri honen aldeko defentsan sutsuki borrokatzeko prestutasuna agertuz.
Honen bestez, eta gobernu espainiarrak PNVrekin batera hartutako erabaki larri honen aurrean, interpelaziorako eta borrokarako deia luzatzen dugu. Segik ez du onartuko euskal gazteriaren etorkizunarekin jolastea. Independentzia izango da euskal gazte guztion eskubideak bermatuko dituen eredu bakarra, eta horregatik, determinazio osoarekin eta borrokarako prespektibarekin aurrera egiteko hautua berresten dugu.

ASKATASUNAREN OHARRA

Gaur milaka herritar legez kanpo geratu dira, euskaldun eta independentista izate hutsagatik
Askatasunaren oharra:
Sufragio unibertsalaren zanpaketa, Primo de Riveraren diktadurapean, Francoren diktadurapean eta azken bederatzi urteetatik gaurdaino ezagutu du Euskal Herriak, PP eta PSOE ?ren agintepean.

Azken asteetan milaka herritar izan dira kriminalizatuak eta pertsekuzio jasangaitzaren jo puntu. Gaur milaka herritar legez kanpo geratu dira, euskaldun eta independentista izate hutsagatik.

PSOE ?k Frankismoaren oinordekotzaren agintepetik askatzeari muzin egin dio. Ez da alderdi demokratiko bat, ez baitu demokrazia kudeatzeko bokaziorik. Euskal Herriaren borondatearen kontra eraikitako marko ez demokratikoen mantenuaren ezinak eta berau aldatzeko Euskal Herriaren hitza errespetatzeko borondate ezak zuzendutako jokaldi errepresiboen berria da honakoa.

PSOE ?k errepresio politikoren bidea erabakitzen dihardu, jakinik, asko izan direla errepresio estrategiak erabaki eta etxera joan direnak, Euskal Herrian gutxiengo demokratikoen aldeko borrokak bizirik dirauen artean.

Josu Jon Imaz eta Iñigo Urkulu, PSOE ?k gaur konpondu daitekeen gatazka luzatuz, enfrentamenduzko ziklo errepresibo baterako bidaiaren ?sherpa? dira. Baina bidaia hori beraiek erabaki eta Euskal Herri osoa eramateko erabakia hartu dute, Madrilekin bere kabuz negoziatuz eta Euskal Herriaren borondateari aukerarik ere eman gabe. Ez da lehen aldia, duela 30 urte Suarezekin beren kabuz hitzartu ostean hauteskunde ez demokratiko batzuen partaide izan ziren eta gaur egiten ari direna, jokabide horren kapitulu berria da.

Askatasunak, borrokarako deia egiten die herritarrei, hauteskunde ez demokratikoak ez onartu eta borroka jarrera batean murgilduz soilik egingo baitu Euskal Herriak gutxiengo demokratikoen aldeko lanean aurrera.

Askatasunak, bihar ANV ?k antolaturik Bilbon izango den manifestazioan parte hartuko du eta herritar orori dei egin nahi dio bertan parte har dezan.

HAUTESKUNDE AUKERAK

Apartheid ez!
Hauteskunde antidemokratikoak izango dira aurtengoak ere
Abertzale Sozialistak izena daramaten hautagaitza guztiak eta ANV-EAEren 133 legez kanpo uztea berretsi du Espainiako Erreinuko Konstituzio Auzitegiak. Larunbatean manifestazio nazionala izango da Bilbon. Gazte Independentistek PSOE eta PNVri etengabe "bonba-autoak" jartzen aritzea leporatu diete. Askatasunak eta Segik ere gogor salatu dute eraso berri hau.
Legez kanpo utzitako ANV-EAEren zerrendak: idiazabalberria.org

Elkarrizketa Iratiri (Gazte Independentistak)
"PSOE eta PNV etengabe bonba-autoak jartzen ari dira prozesu demokratikoaren aurka"
Gazte Independentisten izenean ari den Iratirekin hitz egin dugu aste honetan Irauli Uhinaken. Gazte Martxan independentziaren alde bildutako indarrak hauteskundeetan askatzeko beharraz hitz egin digu.

HAUTESKUNDEAK INTERNETEN

Hauteskundeak bistan!!!
Indymedia EH , 27.04.2007 - 15:22
Hauteskundeak gertu daude eta IndymediaEHn ere dagoeneko giroa "berotzen" hasi da. Argitaratze irekiko atalean (newswirean), batez ere ezkerreko abertzaleek aurkeztutako zerrenden ilegalizazioaren inguruan hainbat hausnarketa irakur daitezke (|Un primer vistazo a las listas|; |Espionaje politico? Democracia?|; |Ezker Abertzaleko Hautagaiak interneten|; |La corrupta Ley de Partidos|; |Askatasuna exige unas elecciones democráticas y avances en el proceso|; |El PNV endurece el ataque a Batasuna|; |Badator Sestao berria!!! sinadura bilketa|; |El ayuntamiento de Iruña "contribuye" con su firma al proceso|; |Listas contaminadas??? En capilla|; |El sistema garantista español a prueba en Euskal Herria|; |Sugerencia de accion individual|; |PNV partido totalitario y colaboracionista|; |A.N.V llama a la ciudadanía vasca a movilizarse el 12 de mayo, en Bilbo|; |Duda|; |Bienvenido al Club de "Nosotros los democratas"|; |1984: Contaminación electoral|).

Beste politikagintza desberdinak egiteko erak ere ikusi ditugu, tokiko ekimenen bitartez (|Paracaidistas en Noain|; |El PNV espera empezar las grandes obras despues de las elecciones|; |La ultraderecha navarra apuesta por UPN|), egungo demokraziaren inguruko gogoetak (|Elecciones trampa|), abstentziorako deialdiak, etab.

Informazio gehiago jaso ahala, hemen aipatzen joango gara...



[Gehiago irakurri] - [Itzuli]

TEKNOLOGI BERRIEN LAGUNTZA

Egun hainbat modu daude botoa eman ahal izateko. Betiko mahaitetan eman dezkegu botoa, postaz ematea ere beste aukera bat da. Egungo teknologi berriei esker, boto elektronikoa eman dezakegu.
Horretarako hautagaien zerrenda ere eskuragarri jartzen da.

HAUTESKUNDEEN AURKEZPENA

2007ko maiatzaren 27an, igandean, bi bozketa desberdin egingo dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Lehenengo bozketa udal-hauteskundeena da, eta, bigarrena, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeen batzar nagusietarako hauteskundearena.
Hala, bada, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleek aukera izanen dute zinegotziak eta alkateak hautatzeko, eta, era berean, hautatu ahal izango dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusiak edo lurraldeko parlamentuak osatuko dituzten berrogeita hamaika batzarkideak.