lunes, 14 de mayo de 2007

ASKATASUNAREN OHARRA

Gaur milaka herritar legez kanpo geratu dira, euskaldun eta independentista izate hutsagatik
Askatasunaren oharra:
Sufragio unibertsalaren zanpaketa, Primo de Riveraren diktadurapean, Francoren diktadurapean eta azken bederatzi urteetatik gaurdaino ezagutu du Euskal Herriak, PP eta PSOE ?ren agintepean.

Azken asteetan milaka herritar izan dira kriminalizatuak eta pertsekuzio jasangaitzaren jo puntu. Gaur milaka herritar legez kanpo geratu dira, euskaldun eta independentista izate hutsagatik.

PSOE ?k Frankismoaren oinordekotzaren agintepetik askatzeari muzin egin dio. Ez da alderdi demokratiko bat, ez baitu demokrazia kudeatzeko bokaziorik. Euskal Herriaren borondatearen kontra eraikitako marko ez demokratikoen mantenuaren ezinak eta berau aldatzeko Euskal Herriaren hitza errespetatzeko borondate ezak zuzendutako jokaldi errepresiboen berria da honakoa.

PSOE ?k errepresio politikoren bidea erabakitzen dihardu, jakinik, asko izan direla errepresio estrategiak erabaki eta etxera joan direnak, Euskal Herrian gutxiengo demokratikoen aldeko borrokak bizirik dirauen artean.

Josu Jon Imaz eta Iñigo Urkulu, PSOE ?k gaur konpondu daitekeen gatazka luzatuz, enfrentamenduzko ziklo errepresibo baterako bidaiaren ?sherpa? dira. Baina bidaia hori beraiek erabaki eta Euskal Herri osoa eramateko erabakia hartu dute, Madrilekin bere kabuz negoziatuz eta Euskal Herriaren borondateari aukerarik ere eman gabe. Ez da lehen aldia, duela 30 urte Suarezekin beren kabuz hitzartu ostean hauteskunde ez demokratiko batzuen partaide izan ziren eta gaur egiten ari direna, jokabide horren kapitulu berria da.

Askatasunak, borrokarako deia egiten die herritarrei, hauteskunde ez demokratikoak ez onartu eta borroka jarrera batean murgilduz soilik egingo baitu Euskal Herriak gutxiengo demokratikoen aldeko lanean aurrera.

Askatasunak, bihar ANV ?k antolaturik Bilbon izango den manifestazioan parte hartuko du eta herritar orori dei egin nahi dio bertan parte har dezan.

No hay comentarios: