2007KO HAUTESKUNDEAK
PPk aginduko du Lizartzan eta Elduainen botoen %5 lortuz gero
2007/05/08
ANVren eta ASren zerrendak baliogabetzeak aurrekaririk gabeko egoera sor dezake historikoki ezker abertzaleak gobernatu duen Gipuzkoako hainbat herritan. Adibidez, Elduain eta Lizartzan zerrenda bakarra egongo da: PPkoa.
Oraindik itxaron egin beharko da Auzitegi Konstituzionalak zer erabakitzen duen ikusi arte, baina oraingoz, ANVren eta Abertzale Sozialisten zerrendak baliogabetzeak egoera harrigarriak sortu ditu historikoki ezker abertzaleak gobernatu izan duen Gipuzkoako hainbat herritan. Elduainen eta Lizartzan, adibidez, zerrenda bakarra egongo litzateke, PPkoa, eta boto gutxi beharko dituzte alkatetza lortzeko.
Euskadiko PPk baieztatu du Lizartza eta Elduain bezalako herrietan botoen %5 lortzen badute (legeak aurreikusten duen gutxieneko kopurua ordezkaritza izateko) Udalaren agintea hartuko dutela.
Alkatetza horiek beste bi zerrendak legez kanpo utzi dituztelako irabaziko balituzkete ere hartu egingo omen lukete boterea, Carmelo Barrio Euskadiko PPren idazkari nagusiaren iritziz, "demokratikoa" bailitzateke horrela jokatzea.
Zuriz bozkatu
Hauteskunde Legeak aurreikusten duenez, herri batean zerrenda bakarra badago baina horrek ez badu "baliozko" botoen %5 lortzen, Udala alkaterik gabe geratzen da. Hori gerta liteke, adibidez, boto zuriak badaude. Hau da, Lizartzan, adibidez, PPk 10 boto izango balitu (duela lau urte bezala), baina 191 boto zuri egongo balira, ez luke PPk irabaziko. Hala gogorarazi du Eusko Alkartasunak. Horixe da EAk udal horietan hartu behar duen jarrera eta ezker abertzaleari gauza bera egiteko eskatu dio.
Gero, ikusi egin beharko da zer gertatzen den Irura bezalako Udaletan, zerrendak baliogabetu ondoren PSE eta PP bakarrik geratu baitira.
Altzon, berriz, zerrenda bakarra zegoen hasieran, 'Altzolanean' independenteak, baina Auzitegi Gorenak baliogabetu ondoren, une honetan ez dago zerrendarik udal hauteskundeetarako.
Elduain
Tolosaldeko herri horretako 235 biztanleetatik 188k botoa emateko eskubidea izango dute datozen udal hauteskundeetan. Baina zerrenda bakarra dago, PPkoa. Auzitegi Gorenak baliogabetu egin ditu ANVren eta Abertzale Sozialisten zerrendak. Eta EAJk, 2003an ezker abertzalearen zerrenda legez kanpo utzi ondoren azken lau urteetan gobernatu duen alderdiak, aurtengo hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki du.
Bittor Muñagorri Elduaingo alkateak "sinesgaitzat" jo du gertatzen ari dena, kontuan izanda, gainera, PPk herri horretara aurkeztu duen zerrendako burua Madrilen bizi dela.
Lizartza
Egoera antzekoa da Lizartzan. PPren zerrenda bakarrik dago, ANVrena eta ASrena baliogabetu ondoren. Hemen ere EAJk ez aurkeztea erabaki du. Joseba Egibarrek hartu zuen orain lau urte alkatetza ezker abertzalearen plataforma ilegalizatu ondoren, baina ez ditu gauzak "erraz" izan denbora horretan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario