lunes, 14 de mayo de 2007

SEGIREN OHARRA

Oraindik, 25urte azpiko gazteok ez dugu sekula hauteskunde demokratikorik ezagutu
Segi Gazte Erakundearen oharra:
Erabaki honek prozesua zapuztu eta gerra egiteko erabakia erakusten du. Erabaki honen arrazoia, Gobernuak lau herrialdeak batuko dituen marko demokratiko baten osaketari eta marko honen erabakitze ahalmenari beldur diolako da. Beldur diolako alderdi guztien proiektu politiko guztiak oinarri demokratiko berdinetan lehiatzeari. Badakitelako jendartea espekulazioaz, korrupzioaz, eredu neoliberal eta sistema kapitalistaz nazkaturik dagoela. Jendartea EHri egokituriko eredu sozialista eraikitzeko desiratzen dagoela. EHren independentzia eta sozialismoaren aldeko proiektu politikoaren alde milaka herritar batzen duen herri mugimendu indartsu eta osasuntsua dagoela. Honen bestez, kontziente dira lau herrialdeak batuko dituen behin-behineko marko demokratikoaren erabakitze ahalmenaren bidez EHren independentzia eta sozialismoa segituan lortuko dugula.
Horregatik ez gaituzte herritarron batasuna osatzen dugun ezker abertzaleari instituzioetara bueltatzen utzi nahi. Instituzioetara bueltatu ezkero prozesu demokratikoaren mesedetan atzera bueltarik ez luketen pausoak ematea lortuko dugulako.
Horretarako, gobernuaren jokaldia, ezker abertzalea ahuldu eta PNV/EAJrekin eginiko hitzarmenaren bidez, beste iruzur berri bat inposatzea du helburu. Iruzur berria inposatzeko estrategia ezker abertzalea instituzioetatik kanpo izanik aurre ikusi dute PSOE eta PNV-k. Josu Jon Imazen azken hilabeteetako adierazpenek aditzera eman duten moduan. Lehenik Zapaterorekin eskuz esku Batasuna hauteskundeetan egoteko, zer egin behar duen badakiela esanez eta gainerakoa erdigune politikoan kokatzeko estrategia aspergarriak direla zioen. Eta orain berriz, hauteskundeetan ez joatea biktimaren estrategia garatzeko aurre ikusia zutelako dela.
Etsaien estrategiaren garapenean, errepresioa berriro ere funtsezko tresna da. Batetik eztabaida politikoa baldintzatzeko. Hau da, gatazka gaindituko duten autodeterminazio eta lurraldetasun eskubideen oinarriei heldu beharrean gatazkaren ondorioak diren atxiloketa, presoak, torturaz? hitz egiteko. Bestetik ezker abertzaleak ahultasunetik, iruzurra onartu besterik ez duen testuingurura eramateko. Eta azkenik su-etena = bakea terminoen eskema egonkortzeko. Horregatik dabiltza ezker abertzalea indarkeriaren eztabaidan zipriztintzetik itotzen ahalegintzen, partiduen legea tresna demokratiko gisa saldu eta erantzukizuna ETA zein Batasunaren bizkarrean kokatzen.
Baina herritarron begietan, urte luze hauetan ikusi behar eta pairatu behar izan ditugun instituzioen debekuekin, komunikabideen itxierarekin, alderdi politikoen lege kanporatzearekin; azken batean independentzia eta sozialismoaren proiektu politikoa defendatzeagatik, oraindik ere milaka euskal herritar espetxeratuak direnean partiduen legea tresna demokratikotzat ikustarazten ahalegintzea sinestezina zaigu. Oraindik harrigarriagoa zaigu, urte hauetan zehar Partiduen legearen estrategia errepresiboaren antzutasuna agerian utzi ondoren, berrikitan buruturiko sinadura bilketaren goranzko joera ikusita legez kanporatzearekin tematurik jarraitzea. Noiz eta ezker abertzaleak EHrekiko duen konpromisoagatik, prozesu demokratikoa bultzatzeko borondatearekin, aitzakiekin amaitu asmoz , Zapaterok deklarazio instituzionalaren bidez galdegin zuen moduan, Batasunak izena aldatu eta ASB aurkeztu duenean. Eta orain zein da arazoa?
Partiduen legea egoera ez demokratikoaren estremoa bada ere, 30urte azpiko gazteok ez dugu herri honetan demokraziarik sekula ezagutu. Duela 30urte inposaturiko estatutua bozkatzerik izan ez genuen eta oraindik ere frakaso horren ondorioak pairatzen gabiltza. Hori nahikoa ez eta estatutua aldatu nahian haiek deitzen dituzten hauteskunde demokratikoetan azken bost urteetan ere milaka gaztek askatasunez bozkatzerik izan ez dugunean. Oraindik, 25urte azpiko gazteok ez dugu sekula hauteskunde demokratikorik ezagutu!!
Erabaki hau atzerapauso nabarmena da.
Sufragio unibertsala ez izatea ez demokratikoa delako. Herri sektore baten ordezkariak onartu gabe prozesu demokratikoa eraikitzea ezinezkoa delako. Alderdi politikoen arteko elkarrizketa eta akordioaren bidezko eskema negoziatzaileari muzin egiten diolako. Ondorioz guztion artean dagoeneko adosturiko anoetako metodoa baztertzen duelako. Lurraldetasun eta autodeterminazio eskubideei muzin eginez bakea lortzea ezinezkoa delako. Duela 18 urte Argelen gatazka termino militarretan konpontzea ezinezkoa zela guztiok ikasi genuelako.
Honen bestez, erabaki honek gobernu espainiarraren gerla hautua erakusten du. Segi gazte erakundetik argi dugu zorigaitzeko testuinguru baten aurrean aurkitzen bagara ere, herritarrok iraganeko irakaspenetik badakigu gatazka politiko eta armatuaren soluzioaren oinarriak eta horretarako metodoak zeintzuk diren. Autodeterminazio eta lurraldetasun eskubidea. Elkarrizketa eta akordioa.
Jakinik PNV/EAJ eta Gobernu espainiarrak jendartearen gehiengoaren aurkako politikak bideratzerik izango ez dutela, gure herriaren eta herritarren sinesmenetik irabazteko gai garela argi izan behar dugu. Horregatik ezin dugu EHko gatazka politiko eta armatua gainditzeko aukera historikoa zapuzten utzi. Herri indarraren aktibazioaren premia ezin bestekoa izango da prozesu demokratikoaren garapenean. Hitz egiten hari badira konponduko dute bezalako sentipenak baztertu eta parte hartze zuzenerako unea da. Honen bestez, lege kanporatzeen erasoen aurrean, neurri bereko erantzuna ematea ezinbestekoa zaigu. Konponbiderako borondatea azalduz, baina herri honen aldeko defentsan sutsuki borrokatzeko prestutasuna agertuz.
Honen bestez, eta gobernu espainiarrak PNVrekin batera hartutako erabaki larri honen aurrean, interpelaziorako eta borrokarako deia luzatzen dugu. Segik ez du onartuko euskal gazteriaren etorkizunarekin jolastea. Independentzia izango da euskal gazte guztion eskubideak bermatuko dituen eredu bakarra, eta horregatik, determinazio osoarekin eta borrokarako prespektibarekin aurrera egiteko hautua berresten dugu.

No hay comentarios: